Anari, Asile Club, Efrim Manuel Menuck, Joseba Irazoki eta Lagunak, Lisabö, Lysistrata, Lankum, Madeleine eta This is the Kit musikariek parte hartuko dute jaialdian
Usopop jaialdiaren hamargarren ediziorako, «artista esanguratsuz, landa eremuko lagun giroz eta prezio merkeez gozatzeko aukera eskaintzen duen egitaraua» prestatu dute antolatzaileek. Popa, countrya, punk rocka, folka, elektronika edo rock doinuak adituko dituzte Sarako Lizarieta muinora hurbiltzen diren musika zaleek. Bi egunetarako sarrerak jaialdiaren webgunean eros daitezke dagoeneko 22,99 euroan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.