Izen-ematea
Parte hartu nahi dutenek aitzinetik Nikolaurenean eta Karreteron eman dezakete izena eta bikote bakoitzak hamar euro ordaindu beharko ditu. Aitzineko aldian bezala, txapelketa jokatu bitartean herriko gazteak pintxoak egin eta saltzen ariko dira eta zintzurrak bustitzeko aukerarik ez da faltako.