Xilaba eta Bardoetako txapeldunen arteko bertso desafioa antolatu du Gure Irratiak Saran

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 9a, 15:39
Mattin Salto eta Aldatzea Komeni aurrez aurre izanen dira Saran

Urtarrilaren 11n Urtxola jatetxean bertso afaria izanen dute Mattin Salto eta Leitzako Aldatzea Komeni taldeekin 

Ortzirale honetan, Gure Irratiak bertso desafioa antolatu du Saran. Bi lurraldeetako talde txapeldunak elkartuko dituzte urtxola jatetxean. Xilaban nagusitu berri den Mattin Salto taldeak, Leitzako Aldatzea Komeni taldea izanen du parean, 2018ko Nafarroako bardoetako irabazleak.

Bertso afaria, leku neutroan izanen da, Lapurdi eta Nafarroaren artean den Sarako Urtxola jatetxean. Afariko txartelak 25 euro balio du.

Lekua atxikitzeko, Urtxola jatetxera deitu behar da, 05 59 54 21 31 telefonora. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun