14 bikotek parte hartu dute Urdazubiko mus txapelketan

Ttipi-Ttapa 2019ko urt. 2a, 15:37
Txapeldunak eta azpitxapeldunak sariekin.

Ixiar eta Aitor Rementegi anai-arrebak izan ziren irabazle; bigarrenak, berriz, Martin eta Ana Mitxelena aita-alabak.

Urdazubiko Gauiñara elkarteak antolatuta, mus txapelketa jokatu dute abendu hondarreko asteburuan herrian. Bikote bakoitzak hamar euro ordaindu zituen. Irabazleak Ixiar eta Aitor Rementegi anai-arrebak izan ziren; bigarrenak, berriz, Martin eta Ana Mitxelena aita-alabak.Irabazleek bina botila ardo eta azpitxapeldunek gasna bat eraman zituzten. 

Muslariak ez ezik, herritar andana bertaratu zen elkartera. Izan ere, antolatzaileek pintxoak egin zituzten eta edaria saldu zuten. Aitzinera begira bertze mus txapelketa bat antolatzekotan dabiltza. 

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun