«Haurrek duten ilusioa da gehien gustatzen zaidana»

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 31a, 09:58
Maiana Mendiburu.

Maiana Mendiburu. Sara.

Haurra zela Eguberriak «supazterrean» ospatzen zitueneko oroitzapenak ongi gordeak ditu Maianak, «hurbileko familiarekin, xumeki» ospatzen zituenak, hain zuzen. Orduko «oroitzapen onak» bihotzean, «bakoitzak opari bat» izaten zuela aitortu digu eta «horrekin pozik».

Gaur egun ere atsegin ditu Eguberriak eta Euskal Herriko hiru herritan pasatzen dituela kontatu digu: «Saran, Oiartzunen eta Basusarrin. Familia elkartu eta momentu goxoak pasatzen ditugu elgarrekin». Egun horietan, «presoak eta haien senideak, hutsune hori dutenak» gogoan izaten ditu Mendiburuk eta Eguberrien bueltan sortzen den «gehiegizko kontsumoa» ere ez du gustuko. Bere irudiko, «momentu horretan, zentzua galtzen dugu». Baina bada Eguberrietatik bereziki maite duen zerbait: «haurrek begietan izaten duten ilusioa eta dirdira».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun