Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra asteartean Saran

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 15a, 11:07

Parte hartzeko 25 euro ordaindu beharko dira

Izena emateko 25 euro ordaindu beharko dituzte

Abenduaren 18an, asteartean, Eguberrietako apaingarriak egiteko tailerra eginen dute Saran. 14:00etatik 18:00etara bilduko dira Lur Berri gelan eta parte-hartzaileek 25 euro ordaindu beharko dituzte.

 

Olentzero hilaren 22an

Eskualdeko herri gehienetara ez bezala, Sarara Olentzero eta Mari Domingi abenduaren 22an, larunbatean, joanen dira. 16:00etan plazan egin dute hitzirdua eta haurrei krakada eta burasoei arno beroa eskainiko zaie. Pontx pailazoaren eskutik, ikusgarria ere izanen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun