Pontx pailazoa abenduaren 8an izanen da Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 6a, 11:29
Pontx pailaza Urdazubi izanen da larunbatean.

Larunbatean 17:00etan ‘Mendian’ ikuskizuna eskainiko du Kultur Etxean

Urte bukaera umorez bukatzeko, Pontx pailazoaren saioak girotuko du abenduko zubia Urdazubin. Mendian ikuskizuna eskainiko du, bertze urte batez, Kultur Etxean ariko da pailazo gaztea. 17:00etan dute hitzordua eta sartzea urririk izanen da. Herriko eta inguruko gaztetxoek arratsalde goxoa pasatzeko aukera ederra izanen dute. Emanaldiaren nondik norakoak ezagutu nahi izatekotan, Pontx pailazoaren Facebook orrialdean laburpentxo bat ikus daiteke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun