Ongi Izaite Eguna antolatu dute abenduaren 9rako Saran

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 7a, 10:08
Joan den urtean ongi izaitearen egunean bildutako batzuk.

Igandean 09:00etatik 19:00etara Lur Berri gelan 

Joan den urteko arrakastaren ondotik, aurten bigarren aldiz, Sarako 15 bat terapeuta eta sendagile elkartuko dira abenduaren 9an eginen den Ongi Izaite Egunean. Egun horretan, 09:00etatik 19:00etara, tailerrak eta solasaldiak eskainiko dituzte Lur Berri gelan, sartzea euro bat ordainduta. Hainbat alorretan ari diren adituak izanen dira: erlaxazio-masajea, masaje-energetikoa, Thai, oin-erreflexologia, terapia emozionala, auto-masajea, Chi-Gong, kinesologia, sofrologia, shutaido, basa-medikuntza, Hatha Yoga... 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun