AFM Telethon elkartearen aldeko hitzordua izanen dute abenduaren 8an Saran

Ttipi-Ttapa 2018ko abe. 5a, 14:43
Larunera trenez igateko aukera izanen da.

Larunbateko elkartasun egunean bildutako dirua AFM Telethon elkartearentzat izanen da

Aurten ere ez du hutsik eginen abendu hastapeneko elkartasun egunak. Abenduaren 8an AFM Telethon elkartearen aldeko eguna izanen da eta horren karietara, pastiza salmenta, Larunera trenez igateko hitzordua eta krakada antolatu dituzte.

 

Larunbatean 10:30ean plazan pastizak saldu ondotik, 14:30ean San Inazioko lepoan biltzeko deia egin dute. Hamar euro ordainduta, Larunera trenez igateko aukera izanen da eta itzulera oinez egiten ahalko da. 16:00etatik aitzinera, berriz, Pikassaria jatetxean krakada antolatua dute. Ekitaldietan bildutako diru guztia AFM Telethon elkartearentzat izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun