Kantu Zaharren Eguneko hamabosgarren edizioa bikaina izan dute Dantxarinean

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 27a, 09:18

500 lagun bildu ziren eta Joseba Sagastibeltza, Mikel Erramuzpe eta Joseba Ezkurdia omendu dituzte 

Dantxarineako Lugarana jatetxean ospatu zen Kantu zaharren eguneko hamabosgarren edizioa. Euskal Herri osoko 500 lagun bildu ziren Angel Mariezkurrenak antolatutako jaialdian. Aurtengoan omenaldi hirukoitza egin zuten: Joseba Sagastibeltza Leitzako dantzariak, Mikel Erramuzpe Aldudeko musikariak eta Joseba Ezkurdia Arbizuko pilotariak bere oroigarriak jaso dituzten, baita Aitor Mendiluzeren bertsoak ere. Zubietako joaldunek eta Bankako Menditarrak taldeak ere ez zuten hutsik egin ospakizunean. Argazkiak: Juan Mari Ondikol

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun