Sorginen Museoan eskainiko dute ‘Jolasten, jolasten, unibertso berri bat sortzen’ emanaldia ortziralean 17:30ean
Jon Zabaleta marrazkilari eta ilustratzailea eta Agurtzane Anduetza artista izanen dira azaroaren 23an Zugarramurdiko Sorginen Museoko protagonistak. Anduetzaren Oro erakusketa –poesia eta arte erakusketa– ilargi beteko egun horretan zabalduko da eta Zabaletak horrekin «jolasten, jolasten unibertso bat sortuko du». Anduetzaren mundu ikuskera eta Zabaletaren artea lagun, ikusleek arratsalde ederraz gozatzeko aukera izanen dute. Larunbatean 17:30ean hasiko da ekitaldia.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.