Eguberrietako merkatua Saran larunbatean

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 21a, 15:11

Bertze urte batez, Sarako San Josepe eskolako burasoek Eguberrietako merkatua antolatu dute. Azaroaren 24an dute hitzordua, 09:00etatik iluntzera bitarte. Merkatuan burasoek egindako hainbat sorkuntza salgai paratuko dituzte. Jatekoa eta edatekoa ere eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun