Bertzalde, Sarako Izarrak biltzen dituen lau elkarteen arteko harremanak ongi iragan direla adierazi zuten eta hemendik aitzinera ere, errugbi elkarteak, Zazpiak Bat dantza taldeak, Urtxintxa eskubaloi elkarteak eta pilota elkarteek elkarlanean segitu nahi dute.
Egoera ekonomiko onean
Bruno Martin diruzainak, bere aldetik, kontuak azaldu zituen eta positiboki finitu dute denboraldian. Horregatik elkartetik eskerrak eman nahi izan dizkiete Herriko Etxeari, herriko langileei, burasoei eta diruz laguntzen dieten guztiei. «Herrian badira pilotariak, eta horiek ongi entrenatu eta segitzeko laguntza behar da». Hala, laguntzeko prest den guztia «ongietorria» izanen dela adierazi zuen lehendakariak. Bere irudiko, «balio du gazte horiek laguntzea, herriaren geroa baitira».
Jatekoa eta edatekoarekin, giro ederrean finitu zuten bilkura.