Euskaraldian izen-ematea girotzeko pintxo-potea eginen dute ortzirale honetan Senperen

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 7a, 12:41
Herriko bestetan Euskaraldia girotzeko atera zuten argazkia.

Horrez gain, Euskaraldiak irauten duen hamaika egunei begira, hitzordu gehiago prestatu dituzte. Hala nola, azaroaren 24an aperitifa animatua eginen dute eta abenduko lehenbiziko asteburuan ere zerbait antolatzeko asmoa dute.

 

Apirilaz geroztik, Euskaraldiaren bueltan lanean ari dira Senperen. Geroztik hainbat ekimen egin dituzte herritarrak motibatzeko, bertzeak bertze, herriko eta auzoetako bestetan parte hartuz eta Euskaraldiaren inguruko azalpenak emanez. Berriki komertzio eta ostatuei egin diete keinu, eta  afitxak banatzen ibili dira horiek ere Euskaraldia ezagutu dezaten eta bide batez, euskara erabil dezaten.
Ekimen horretaz gain, azaroan ekitaldi gehiago eginen dituzte. Azaroaren 9an, erraterako, pintxo-pote alaitua eginen dute ostatuetan barna. Gisa honetara, herritarrek ahobizi edo belarriprest rolak hartuz, Euskaraldian izena eman dezaten animatzea nahi dute.


Azaroaren 23tik abenduaren 3ra
Hamaika egunez, azaroaren 23tik abenduaren 3ra, 16 urtetik goitiko herritarrek ahal den guztietan euskaraz egitea da Euskaraldiaren erronka. Eta egun horiek bertze edozein egun bezalakoak izan ez daitezen, hitzordu batzuk antolatuko dituztela adierazi dio Amets Lahetjuzan lantaldeko kideak Ttipi-Ttapari. Hala, azaroaren 24an, herriko merkatuan, aperitifa animatua eginen dute, 11:00etan. Abenduko lehendabiziko asteburuan ere zerbait antolatzeko asmoa dutela aitzineratu du Lahetjuzanek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun