'Euskal Oroitzapena, Itzaletik argira' hazilaren 10ean Baionan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 7a, 12:28
Irailaren 21ean aurkeztu zuten ikusgarria, Baionan.

Lapurdi 1609 elkarteak, Zizpa Gaztetxea, Epaiska Elkartea, Bertsolarien Lagunak eta Bernat Etxepare Lizeoarekin elkarlanean, antolatu duten ekitaldi ikusgarria hazilaren 10ean izanen da Baionako antzokian. 18:00etan dute «herri omenaldi» gisa antolatutako ekitaldirako hitzordua.


«Dakigunetik at, historia ezagutzeko» dokumentuak eta testigantzak bildu dituzte. Horiek ardatz, garaiko bizipen errealak oinarri dituen antzerkia aurkeztuko dute hazilaren 10ean: «Gaizka Sarasolak lan ederra egin du gidoia sortzen». Ondotik, Artzallus eta Colinak, ikusitakoa aztertuta, bertsoak botako dituzte. Bien bitartean, dantzak, omenaldia, kantak, musika, margolanak... denetarik izanen da. Sartzea 10 euro ordaindu beharko da (16 urtetik beheitikoek urririk), 06 84 51 88 09 telefonora deituz edo euskaloroitzapena@gmail.com helbidera idatziz atxiki daiteke lekua.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun