Kontrabanda nagusitu da Taldekako Xilabaren asteburuko saioan

Ttipi-Ttapa 2018ko aza. 5a, 10:37

Joan den larunbatean, Otsoaren 7 umeak taldea eta Kontrabanda taldea Donibane Garazin aritu ziren eta saio bixi, umoretsu eta hunkigarri baten ondotik, Kontrabanda taldea nagusitu zen.

 

Josebiñe Agirre (Zugarramurdi), Julene Etxeberri (Sara), Maddalen Arzalus eta Maindi Muruaren Kontrabanda  eta Otsoaren 7 umeak taldeen saioa ez zen asteburuko bakarra izan. Hendaian jokatu zen bertze saioa eta hori Tirrit taldeak irabazi zuen Sasi bertsolariak taldeko kideekin lehian aritu ondotik.

Heldu den azaroaren 9an Taldekako Xilaba Txapelketako saio bakarra jokatuko da: Baigorriko Manexenea ostatuan, 20:00etan, bertsu afaria eginen dute, Tirrit eta Dilindan taldeekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun