Ezkorbrutak taldea Xilabako finalerdietara sailkatu da

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 29a, 08:31

Taldekako Xilaba Txapelketako ligaxken hirugarren asteburuko saioak Urruñan eta Pausun jokatu dira eta lehenbizikoan Ezkorbrutak eta bigarrenean Mattinsalto nagusitu dira.

 

Joan den ortziralean, Karlos Aizpurua (Sara), Patxi Iriart, Gillen Hiribarren, Ekhi Erremundegi eta Mizel Mateoren Ezkorbrutak taldea Urruñako Berttoli elkartean aritu zen, Hendaiaiko Ostatu Batuak taldearen kontra. Lehenbiziko taldeak irabazi zuen lehia eta gainera, finalerdietara sailkatu da.

Asteburuko bigarren saioa, egun berean jokatu zen Pausuko Xaia ostatuan. Afari baten inguruan Josebiñe Agirre (Zugarramurdi), Julen Etxeberri (Sara), Maddalen Arzalus eta Maindi Muruaren Kontrabanda taldea eta Ellande Alfaro (Sara), Aitor Servier, Pantxika Solorzano eta Xumai Muruaren Mattinsalto taldea aritu ziren. Bigarren taldea nagusitu zen.

Heldu den ortziralean, azaroak 3, ligaxkako bertze bi saio jokatuko dira. Donibane Garaziko Luisenia ostatuan, Otsoaren 7 umeak eta Kontrabanda taldea ariko dira, eta Hendaiako Bakarxoko ostatuan, Sasi bertsolariak  eta Tirrit taldeak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun