Lehenbiziko bi txandetan Beola eta Iratzoki nagusitu ziren. Lehenbizikoan 7 minutu eta 53 segundo behar izan zituzten 14,8 kilometroko ibilbidea osatzeko. Iñaki Zozaia eta Xabier Andueza bigarren izan ziren (8:01) eta Mattin Villares eta Jon Zozaia hirugarren (8:04). Bigarrenean, 7 minutu eta 50 segundo behar izan zituzten Beolak eta Iratzokik, 7 minutu eta 57 segundo Villaresek eta Zozaiak eta 8 minutu eta segundo bat Zozaiak eta Anduezak. Hirugarrenean, erran bezala, ezin izan zuten atera Beolak eta Iratzokik. Villares eta Zozaia nagusitu ziren, 7 minutu eta 59 segundoko denborarekin. Iñaki Zozaia eta Xabier Andueza bigarren izan ziren, 8 minutu eta 8 segundoko denborarekin.
Azken sailkapenean, 11 segundoko aldea izan zen Mattin Villaresek eta Iñaki Zozaiak gidatutako autoen artean.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!