Eskualdeko bertsolari gehiago ere ari dira Xilaba txapelketan. Kontrabanda taldean, erraterako, Josebiñe Agirre (Zugarramurdi) eta Julene Etxeberrik (Sara) parte hartuko dute, Maddalen Arzallus eta Maindi Murua Berrarekin; eta Mattinsalto taldean Ellande Alfaro (Sara), Aitor Servier, Pantxika Solorzano eta Xumai Murua Berra ari dira. Bi taldeek heldu den asteburuan eginen dute txapelketan estreinako saioa. Urriaren 26an Pausuko Xaia ostatuan, Kontrabanda eta Mattinsalto taldeak ariko dira bertsotan. Bertso-afaria eginen dute eta afarira joan nahi duenak (0033) 547 75 07 02 telefonora deituz eman beharko du izena.
Egun berean, Ezkorbrutak taldea Urruñan ariko da, Berttoli elkartean, Ostatu batuak taldearen kontra. Hemen ere, bertso saioa eginen dute.