Ekitaldi franko izanen dituzte Saran urriaren 21etik 26ra eginen den Usoaren Astean

Ttipi-Ttapa 2018ko urr. 19a, 09:05
Sarako Usoaren Kofradia, 2014an Larrungo gainean.

Igandeko usazale-kofradiaren desfilearekin hasiko da

Igandean, urriak 21, 12:00etan, eginen den usazale-kofradiaren desfilearekin hasiko da Usoaren Astea Saran. Hilaren 22an, esku huska pilota partida izanen da frontoian, astelehenean 18:00etan, eta biharamunean, herri-kirol saioa plazan, 18:30ean. Urriaren 24tik 26ra, 11:00etan, usategietara bisita gidatua eginen dute eta urriaren 25ean, 10:00etan elizara joanen dira. Egun berean, 19:00etan, Erlauntza abesbatzak kantaldia eskainiko du elizan. Urriaren 26an, ekoizleen merkatua eginen da plazan, 16:30etik goiti. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun