Ezkorrutak taldean, Karlos Aizpuruarekin batera, Patxi Iriart, Gillen Hiribarren, Ekhi Erramundegi eta Mizel Mateo ari dira. Kosta ala Kosta taldean, berriz, Abel Zabala, Andoni Zelaia, Adrian Arruti, Aitziber Zapirain eta Zuhaitz Olazabal ariko dira.
Aurten lehenbiziko aldiz taldekako Xilaba abiatu da, hamaika taldetan banatuta, Lapurdi, Zuberoa eta Nafarroa Behereko 44 bertsolarik parte hartzen ari dira eta horietatik hiru saratarrak izanen dira: Julene Etxeberri, Karlos Aizpurua eta Ellande Alfaro. Bat Zugarramurdikoa, Josebiñe Agirre eta bertzea Lesakan bizi den Josu Txoperena.
Josebiñe Agirre eta Julene Etxeberriren Jontrabanda taldeak (Maddalen Arzallus eta Maindi Muruarekin ari dira) urriaren 26an eginen du Xilaban estreinaldia, Pausuko Xaia ostatuan eginen den saioan. Mattinsaltorekin batera ariko da.