Arrangoitzen, Baigorrin eta Donibane Garazin ere
Ez dira aste hondar honetako partida bakarrak izanen. Ortziralean berean, 19:00etan hasita, Arrangoitzeko Emak Hor trinketean, Atzarri taldeko Gogny eta Amestoy, Senpereko Bereterbide eta Valentziaren kontra ariko dira eta Airetik taldeko Olhagaray eta Carricart, Denek Bat taldeko Etcheverry eta Larralderen kontra. Larunbatean, Baigorriko Herriarena trinketean, 18:00etan Zaharrer segi taldeko Alcasena eta Iribarren, Urruñarrak taldeko Suertegaray eta Ascasoren kontra ariko dira eta igandean, Donibane Garaziko Garat trinketean, 16:00etan hasita, Bac taldeko Poueyts eta Laffite, Goizeko Izarra taldeko Mainhaguiet eta Azconaren kontra ariko dira eta Atzarri taldeko Anchordoqui eta Garat, Azkaindarrak taldeko Ibarburu eta Berasaregiren kontra.