Buruilaren 8an, larunbat goizean, mintegia mailako finala jokatu zuten Omordian. Alexandre Lolibe (Aviron), Oihan Borteyru (Noizbait), Julien Parison (Hiriburuko Ainhara), Ewen Moal-Darrigade (Amikutze) eta Antoine Pechberty (Kapito Harri) osatutako boskoteak 13-8 irabazi zion Pantxoa Pelletrat (Kapito Harri), Antoine Espilondo (Atharratze), Benjamin Erasun (Goizeko Izarra), Julen Samora (Endaiarrak) eta Peio Iriarte (Endaiarrak) taldeari.
Gazteen finala larunbat arratsaldean jokatu zuten Omordian. Talde batean Sarako Izarra taldeko Xanti Sansinea eta Oihan Iribarren, Mati Borteyru (Nozbait), Juan Ekaitz Zaldunbide (Hardoytarrak) eta Clément Gaime (Hiriburu) aritu ziren eta bertze taldean Sarako Izarrako Eneko Mounho, Ximun Etcheberry (Aviron), Joritz Arrizabalaga (Urruñarrak), Bixente Amagat (Hardoytarrak) eta Abenttin Dubois (Nozbait). Lehenbizikoek 13-8 irabazi zuten.
Igande goizean, elite mailako finala jokatu zuten. Sébastien Etcheberry (Aviron), Jöel Sistiague (Hardoytarrak), Bruno Driolet (Hardoytarrak), Raphael Eyheramono (Luzean) eta Bixente Bidegainek (Zaharrer segi) osatutako taldeak 13-6 irabazi zion Yon Larronde (Noizbait), Nicolas Sansebastian (Endaiarrak), Bastien Lissar (Zaharrer Segi), Panpi Lefranc (Zaharrer Segi) eta Fabien Mendibourek (Gaia Cedims) osatutako boskoteari.