Ipar Euskal Herriko pilota eskoletako pilotariak nahasiz errebote txapelketa antolatu du Ipar Euskal Herriko Pilota Batzordeak. Hiru mailatan banatu dituzte pilotariak eta bakoitzean lau talde aritu dira. Joan den astean finalerdiak jokatu ondotik, maila bakoitzeko bik lortu dute asteburuan Sarako besten barne jokatuko diren finaletarako txartela.
Larunbat goizean, buruilak 8, 10:00etan, gaztetxoen mailako finalak jokatuko dituzte Omordian. Talde batean A. Lolibe (Aviron), O. Borteyru (Noizbait), J. Parison (Hiriburu), E. Moal-Darrigade (Amikutze) eta A. Pechberty (SPUC, Senpere) ariko dira eta euren aurkariak P. Pelletrat (Kapito), A. Espilondo (Atharratze), B. Erasun (Goizeko), J. Samora (Hendaia) eta P. Iriarte (Hendaia) izanen dira.
Gazteen finala 16:00etan hasiko dira, Omordian. Talde batean Sarako X. Sansiñena eta O. Iribarren, M. Borteyru (Nozbait), J. E. Zaldunbide (Hardoy) eta C. Gaime (Hiriburu) ariko dira eta bertze taldean Sarako E. Mounho, X. Etcheberry (Aviron), J. Arrizabalaga (Urruñarrak), B. Amagat (Hardoy) eta A. Dubois (Nozbait).
Igande goizean, elite mailako finala jokatuko dute, 10:00etan, plazan. S. Etcheberry (Aviron), J. Sistiague (Hardoy), E. Sarrati (Aviron), R. Eyheramono (Luzean) eta B. Videgainek (Zaharrer) osatutako taldea, Y. Larronde (Noizbait), N. Sansebastian (Hendaia), B. Lissar (Zaharrer), P. Lefranc (Zaharrer) eta F. Mendibourek (Gaia) osatutako boskotearen kontra ariko da.