09:00etan sailkatze txandekin hasiko dira eta 14:30ean sari banaketa eginen dute, kategoriaka. Zaldiak ez ezik, eskulangileen lanak ikusi eta erosteko aukerarik ez da faltako, 10:00etatik 15:00etara bitarte jarriko duten eskulangintza azokan. Bien bitartean, 12:00etatik 14:00etara moxal haragia dastatzeko aukera izanen dute bisitariek. Goiz osoan, 15:00 arte, taberma zerbitzua eskainiko da, azoka barrutian.