Urdazubiko Etxelekua gasnategikoendako ez da sariak lortzen dituzten lehendabiziko aldia, lehen ere hainbat lortu izan baitituzte bai Euskal Herrian eta bai nazioartean ere. Berriki lortu dutena ere ez da nolanahikoa. Lehiaketa honen aurtengo edizioan, guztira 12.634 jaki aurkeztu dira eta 500 aditu baino gehiago ibili dira horiek baloratzen, martxotik uztailera antolatutako 65 kata egunetan.