Eguraldi txarrak eragindako trabei aitzin eginez aste ederra pasa zuten Pirinioetan. Egonaldian Laruns ingurua ezagutu, aktibitateak egin, La Falaise Aux Vautours museoa bisitatu, bizikleta ibilaldiak egin eta raftinga probatu zuten. Bertako jendeekin trukaketak egin zituzten, istorioak partekatuz eta Laurent artzainaren gasna erosiz.
Mendi ibilaldi eder bat ere egin dute, Ayous lakuraino, Pierre gidari zutela. Egun zoragarria pasa zuten mendi, animalia, lore eta paisai ederrez gozatuz. Egonaldi honek utzi dizkien oroitzapen ederrak tarteko, heldu den urtean berriz joateko prest da taldetxoa.