Arratsaldea musikak eta animazioek girotuko dute.
Animazioa eta musika izanen dira herria girotzeko osagai nagusiak
Heldu den larunbatean, abuztuaren 25ean, ekitaldiz hornitutako arratsaldea izanen dute Urdazubin. 18:00etan euskal dantzak izanen dira; 19:00etan, berriz, herri-kirolak izanen dira ikusgai, Larretxea anaien eskutik. Harri-jasotzea, aizkora, trontza, txinga-proba... Ondotik, sardinak eta lekuko betiko produktuak izanen dira dastagai. Zintzurrak bustitzeko sagardorik ez da faltako.
Arratsaldea musikak eta animazioek girotuko dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.