Artziniegako museora irteera antolatu du Zugarramurdiko antzerki taldeak irailaren 1erako

Ttipi-Ttapa 2018ko abu. 22a, 08:25

Ttuntturroen erakusketa bisitatuko dute Artziniegan

Izena emateko 670 305441 telefonora deitu behar da

Antzerki taldekoek irteera polit bat antolatu dute irailaren 1erako (larunbata):  Arabako Artziniega herrira. Euskal Herrian Erdi Aroan emakumeek janzten zituzten ttuntturo deigarriak egiten dituzte herri horretan, eta horien erakusketa bisitatuko da. Horretaz gain, Artziniegan dagoen etnografia museoa ere ezagutzeko aukera izanen da.

 

Hori guztia, autobusa eta bazkaria, 30 euroren truke eskaintzen dute antzerki taldekoek. Izena emateko 670 305441 telefonorat deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun