Ospakizunean izan ziren agintarien artean, Zelaieneko Javier Larraldek egin zuen monastegiko abadearen antzezpena. Olagizonak, berriz, Mattin Villares eta Joxe Mihura izan ziren; Jose Antonio Agirre, Jose Luis Gomez, Juan Luis Sarratea, Chistian Fonnote eta Mikel Beola mojeak. Azkenean, urrezko 13 txanponen eta moje bakoitzaren 130 otoitzen truke erosi zuten burdin harria. Jesus Mediavillak Bizkaiko Aurreskua dantzatu zuen.
Brun anaien arotz lanak ikusteko aukera ere izan zen plazan. Baztango Mutildantzariak taldeak dantza eskaini zuten eta Ricardo Santamariak burdin mineralak Bizkaitik Urdazubira egiten zuen bidaiaren inguruko solasaldia eskaini zuen Kultur Etxean. Zikiro-jatean 300 bat lagun bildu ziren eta giro ederrean bukatu zuten eguna, Bankako Menditarrak taldearekin eta mariatxiekin kantari.