'Gure argi-hitz-kiak' eta 'Ostopeko Artea' erakusketak zabalduko dituzte Senperen

Auxtin Zamora 2018ko abu. 8a, 12:04

Amotz auzoko Larraldeak hartuko ditu bi erakusketak egunotan.

Hatsa elkartearen eskutik Amotz auzoko Larraldean 

Bertze behin, Hatsa elkarteko kideen eta beren lagunen obra artistikoei zabaldua den erakusketa bat egituratu dute Amotz-Larraldean. Oraingoan, aurtengo olerki bilduman parte hartu duten guziek norberaren testutxo bat lotu dute argazki artistiko batekin. Horrela, Gure argi-hitz-kiak tituluaren pean,  ehun bat kuadro  erakutsiak  izanen dira guzien izenekin, eta hori  ez ohiko manera batean. 

 

Bi ortziralez, oinezko ibilalditxoa eginen dute, abuztuaren 10ean Sarako Sualmendira eta 17an Santa Barbarara. Bi egun horiek irekiak izanen dira zerbait poetiko edo literarioa  aurkeztu nahi dutenendako. Harremanetan jartzeko: olerkibilduma@sfr.fr.

 

Ostopeko Artea

Hatsa elkarteak, Urdazuri ibaian bizi diren sorkuntzalari guziak (haurrak ere, nahi  badute), gomitatzen ditu, dohainik, Amotz-Larraldean,  erakusketa batean parte hartzera. Abuztuaren 19tik 26a arte izanen da, 16:00etatik 20:00etara (pintura, idazlanak eta abar, nahi den guzia).

Abuztuaren 19an , igandearekin, eguerdian, parte duten guzien artean, bazkari bat eginen da, bakoitzak ekarri  janariarekin. Izenak eman behar dira abuztuaren 15erako. Xehetasun gehiago: olerkibilduma@sfr.fr

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun