Abesbatzen doinuek ere ez dute etenik izanen: abuztuaren 2an Atsulai ariko da, abuztuaren 9an Goraki, abuztuaren 16an Saiberri eta irailaren 4an Larrun Kanta. Guztiak elizan ariko dira kantari. Horrez gain, abuztuaren 4an pottoka lehiaketa antolatu dute. 09:00etatik aitzinera behor eta behoka lehiaketa eginen dute eta animaziorik ere ez da faltako frontoian.