Ikaburuko Lezearen Egunaren 4. edizioa ospatuko dute uztailaren 21ean Urdazubin

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 19a, 11:35

Estalagmita eta estalaktitaz bestetako mundu batean murgilduko dira bisitariak.

Larunbat goizeko 10etatik arratsaldeko 6etara artisau azoka izanen da eta zenbait tailer eta zozketa ere proposatu dituzte

Ikaburuko Lezearen egunaren laugarren edizioa ospatuko dute uztailaren 21ean Urdazubin, familia guztiarentzako jarduera ugarirekin. Bertan, estalagmita eta estalaktitaz betetako mundu batean murgilduko dira bisitariak, antzinako pertsonaia, kondaira eta kontrabandozko historiekin.

 

Egitaraua

10:00etatik 18:00etara artisau azoka.

11:00etatik 18:00etara labar pintura eta zeramika tailerrak.

15:00etatik 18:00etara txalaparta tailerrak. 

17:00etan artisau produktu saski baten zozketa. 

Eta gainera goizean Lezera bisitak Txalaparta erakustaldiarekin

Informazioa eta erreserbak: 948 599 241• info@cuevasurdax.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun