Bi egunez, frantziar estatu osotik etorritako 150 erakusmahai baino gehiago paratuko dituzte herrian barna, plazan eta kiroldegian, eta horietan, antzinako hainbat produktu ikusi eta erosteko aukera izanen dute hurbiltzen diren bisitariek: arte bildumak, vintage produktuak, liburuak, bitxiak, arropak, alfonbrak...
Uztailaren 21ean, larunbata, 07:30ean irekiko dute azoka eta 19:00 arte karriketan egonen dira erakusmahaiak. Igandean, berriz, uztailak 22, 08:00etatik 18:00etara irekiko dute azoka.
Ehunka eta ehunka bisitari urtero
2013an egin zuten lehenbiziko aldiz Kukuxu Besta deitu duten antigoaleko gauzen azoka eta geroztik, aldi oroz ehunka eta ehunka bisitari bildu dira. Urtero, 10.000 lagun baino gehiago pasatzen dira azokatik.
Bertzalde, antolatzaileek jakinarazi dutenez, azokan sartzeko ez da fitsik ordaindu beharko.