Larrun 2020 proiektuaz informazio gutti eta komunikazio eskasa salatu dute Saran

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 18a, 09:02

Trenbideetako langilea eta Larrun ez hunki kolektiboko kideak, ortziraleko mobilizazioan.

Trenbideetako langileak eta Larrun ez hunki kolektiboko kideak mobilizatu ziren ortziralean Jean Jacques Lasserre Departamentuko lehendakariaren aitzinean

Trenbideetako langileak eta Larrun ez hunki kolektiboko kideak Saran mobilizatu dira uztailaren 13an elkarrekin salatzeko diruaren erabilpen txarra, zerbitzu publikoaren galtzeak eta Larrun 2020 proiektuaren kontra.

 

Larrun 2020 departamenduak aintzinera daraman proiektuaz informazio gutti eta komunikazio eskasa salatzen du Larrun Ez Hunki kolektiboak.

Departamenduko burua, Jean Jacques Lasserre lehendakaria, bai eta beste hautetsi aunitz elkartuak ziren ortzirale eguerditan Sarako Olhain Larrun batimenduaren estreina egin baitute.

Haien artean Herve jonhatan suprefeta, Vincent Bru deputatua, Frederic Espagnac senataria, Alice Leizaguezahar eskualdeko hautetsia bai eta inguruko herrietako auzapezak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun