Igande eguerdian aritu ziren Sara, Etxalar, Bera, Irun eta inguruko dantzariak
Lizarietako gainean, Etxalar eta Sara arteko mugan, inguruko dantzariak bildu dira uztailaren 15ean, Muxikoak dantzatzeko aitzakiarekin. Sara, Etxalar, Bera eta Irungo dantzariak izan ziren, bertzeak bertze, igande eguerdiko saioan. Bertan elkartu eta ordubete eman zuten dantzan. Ohi bezala, Larrain-dantzarekin eman zioten bukaera ekitaldiari.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.