Gobernuak ikastetxe publikoetan hobekuntzak eta zaharberritze lanak egiteko diru-laguntzak emanen ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 10a, 08:47

Zugarramurdiko eskolako lanen %65a Gobernuak ordainduko du

Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan hobetzeak eta zaharberritze-lanak egiteko laguntzak emanen ditu Nafarroako Gobernuak. Horien artean, Zugarramurdiko eskolan, segurtasuna bermatzeko, patioko itxitura moldatuko dute.

 

Itxitura lan horiek egiteko 3.712,73 euroko diru-laguntza emanen du. Beraz, Udalak aurkeztutako 5.725,74 euroko aurrekontuaren %65 ordainduko du Gobernuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun