Tren ttikia gelditu du larunbat honetan 'Larrun ez hunki' kolektiboak

Ttipi-Ttapa 2018ko uzt. 2a, 09:57
'Larrun ez hunki' kolektiboak trena gelditu du larunbat honetan, eta mobilizazioekin segituko duela iragarri du.

Ez badute Laserre Departamentuko presidentearen errepustarik berriz ere eginen dituzte mozketak 

Larrun ez hunki Kolektiboak manifeztatu du larunbatean goizarekin Larungo egitasmoaren kontrako iritzia. Berrogei bat jendek geldiarazi dute tren ttikia Iturriederretako zelaian. Bidaierieri esplikatu diete zertako egiten duten hori eta tren gidariari galde egin mezua pasatzea Lasserre departamenduko lehedakariari, zertan den proektua eta Larrun ez hunki kolektiboaren galderari errepusta emateko lehenbailehen. Hamar minutaren buruan treina utzi dute bere bidaia segitzea, bainan ez badute fite erreposturik berritz hasteko ideietan dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun