Senpereko bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 28a, 09:15
Ahate jokoa igande arratsaldean eginen dute.

Jondoni Petri bestak eskolen lasterketarekin abiatuko dira 

Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Abiatzeko, ortzirale arratsaldean eskolen lasterketa eginen dute, esku huskako Senpereko pilota openeko lehen finalerdia eta arratsean, zikiroa. Larunbat eguerdian botako dute txupinazoa.

 

Ereiaroaren 29a, ortzilarea

14:00etan Eskolen lasterketa, kirol zelaian. 18:30ean Esku huskako Senpereko openeko lehen finalderdia. 20:00etan Zintzur bustitzea, pilota plazan. 21:30ean Zikiroa, pilota plazan “Ezberak” taldeak alaituta. Etxeratzeko taxiak urririk.

 

Ereiaroaren 30a, larunbata

12:00etan txopinazoa. 14:30ean beer pong nazioarteko txapelketa. 16:00etan eta 17:00etan pilota partidak esku huska plazan. 18:00etan hamar kilometrako lasterketa. 19:00etan etzan-lerratzealdia, karrika nagusian. 20:30ean legatza kolera gisan jastaketa La Nivelle ostatua. 22:30ean kontzertua Oques Grasses taldearekin. Gauerditik aitzinera dantzaldia Samain taldearekin. Egunaldi osoa txarangek alaituko dute.

 

Uztailaren 1a, igandea

10:30ean Meza, Emak-Hor, Danborada eta txarrangek animatuta. 11:30ean Esku huskako Senpereko opena. 12:00etan Zintzur bustitzea, pilota plazan. 13:30ean Bazkaria. 16:30ean Tonbola. 18:00etan Ahate jokoa. 19:30ean kantaldia, Niko Etxart eta Robert Larrandabururekin. 20:30ean Legatza koskera dastaketa, La Nivelle ostatuan. 22:00etan Dantzaldia, Samain taldearekin.

 

Uztailaren 2a, astelehena

07:00etan Laborantza primakak Utxalea aparkalekuan. 12:00etan Eskeak. 16:00etan Besta Komitearen desfilea. 20:30ean Gazteen pilota txapelketaren finalak esku huskan eta bildoski dastaketa Santiago ostatuan. 21:00etan Gaualdia, Klikak alaituta.

 

Uztailaren 3a, asteartea

11:30ean Zintzur bustitzea, pintxoak. 14:00etan Petanka binakako txapelgoa, “Bergues” parkean. 16:00etan Haurren askaria eta animazioak. Egunaz eta gauaz: Txarangak, kontzertuak eta DJa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun