Senpereko bestetako lehen ekintza ekainaren 23an izanen dute

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 21a, 08:14
Ahate jokoa izanen da aurten ere Senpereko bestetako ikusgarrietko bat. Uztailaren 1ean, ilande arratsaldean eginen dute.

Ihiztarien etxolako eguna ospatuko dute larunbatean, hurrengo ortziralean hasiko diren Jondoni Petri besten esperoan

Jondoni Petri bestak ereiaroaren 29tik uztailaren 3ra ospatuko dituzte Senperen. Aitzinetik, ereiaroaren 23an, larunbatean, Ihiztarien Etxolako eguna ospatuko dute. 09:00etan Ball-trap eta bazkaria izanen dute (14 euro).

 

Bestak, hurrengo astean

Ereaiaroaren 29, ortzilarea

14:00: Eskolen lasterketa, kirol zelaian. 18:30: Esku huskako Senpereko openeko lehen finalderdia. 20:00: Zintzur bustitzea, pilota plazan. 21:30: Zikiroa, pilota plazan “Ezberak” taldeak alaituta. Etxeratzeko taxiak urririk.

 

Uztailaren 1a, igandea

10:30: Meza, Emak-Hor, Danborada eta txarrangek animatuta. 11:30: Esku huskako Senpereko opena. 12 :00: Zintzur bustitzea, pilota plazan. 13:30: Bazkaria. 16:30: Tonbola. 18:00: Ahate jokoa. 19:30: Kantaldia,Niko Etxart eta Robert Larrandabururekin. 20:30: Legatza koskera dastaketa, La Nivelle ostatuan. 22:00: Dantzaldia, Samain taldearekin.

 

Uztailaren 2a, astelehena

07:00: Laborantza primakak Utxalea aparkalekuan. 12:00: Eskeak. 16:00: Besta Komitearen desfilea. 20:30: Gazteen pilota txapelketaren finalak esku huskan eta bildoski dastaketa Santiago ostatuan. 21:00: Gaualdia, Klikak alaituta.

 

Uztailaren 3a, asteartea

11:30: Zintzur bustitzea, pintxoak. 14:00: Petanka binakako txapelgoa, “Bergues” parkean. 16:00: Haurren askaria eta animazioak. Egunaz eta gauaz: Txarangak, kontzertuak eta DJa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun