'Eusklabo alaiak' liburu grafikoa aurkeztuko dute gaur Zugarramurdiko museoan

Ttipi-Ttapa 2018ko ekainaren 15a

Aurkezpen-mintzaldi ilustratua Zugarramurdiko museoan izanen da

20:00etan izanen da aurkezpen-mintzaldi ilustratua

Gaur, ekainaren 15ean, 20:00etan Asisko Urmenetaren Eusklabo alaiak liburu grafikoa aurkeztuko dute Zugarramurdiko museoan. 

Eusklabo alaiak komikia parodia satirikoa da. Umore terapiari esker autoestima landu eta amaiera zoriontsua proposatzen du. Intzura Handia uhartean kokatutako istorioan bizi dira pertsonaiak. Robinson Crusoek irla bereganatzean Faisan(e)s Island izena jarriko dio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun