Urdazubiko gidariaren eta Goizuetako kopilotoaren gibeletik, Joseba Beola eta Joselu Irazoki bortziritarrak sailkatu ziren
Urdazubiko bigarren Kontrabandisten Rallysprinta burutu zen ekaineko lehen asteburuan. Nafarroako asfalto gaineko Rally txapelketarako baliagarria zen probako sailkapen orokorrean, lehen postua Sardara taldeko herriko Mattin Villaresentzat izan zen, Jon Zozaia goizuetarra kopiloto zuela, Renault Clio Maxi autoa gidatuz. Bigarren postuan, Ilargi Sport taldeko Joseba Beola etxalartarra eta Joxelu Irazoki igantziarra sailkatu ziren (Mitsubishi Lancer Evo X) eta hirugarrenean, Alberto Marcos eta Maider Usandizaga gipuzkoarrak (BMW M3). 24 autok parte hartu zuten proban.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.