Egun osoko besta igande honetan Saran iraganen den Xareta Egunean

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 1a, 06:30
Xareta Bidearen inaugurazioa, 2012ko Xareta Egunean.

Goizean mendi itzulia, Zugarramurdiko abesbatzak kantatutako meza, pilota bote-luzean, aperitifa eta kantu bazkaria izanen dute eta arratsaldean bisita elizara eta Pottoka eskolakoen tartea

Duela lau urte bezala, aurten ere Saran ospatuko da Xareta Eguna. Igande honetan, ekainak 3, egin dute hitzordua.

 

Igandean 08:00etan abiatuta, mendi itzulia eginen dute Suhalmendira. 10:30ean meza izanen da eta Zugarramurdiko abesbatzak kantatuko du. 11:30ean bote-luzean pilota partidak jokatuko dituzte. 12:30ean aperitifa eskainiko dute plazan eta 13:30ean kantu bazkaria Keinu Tabernarekin.

16:00etan bisita eginen dute elizara eta 17:00etan Pottoka Eskolakoen tartea izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun