Gizonezkoen artean, Sestaon (Bizkaia) bizi den Walter Becerra venezuelarra izan zen garaile, ordubete, 6 minutu eta 30 segundoko denborarekin; Unai Cobos de Juan gipuzkoarra izan zen bigarren (1:09:09) eta Arraiozko Iñaki Mihura izan da hirugarren (1:09:10).
Emakumezkoen artean, hiru lehenbiziko sailkatuak gipuzkoarrak izan ziren: lehenbizikoa Lezoko Lourdes Oiartzabal (1:21:00), bigarren Irungo Alizia Olazabal (1:24:03), eta hirugarren Azpeitiko Maite Etxezarreta (1:24:55)
Urdazubiarren artean, sailkapena hola geratu zen: lehenbizikoa Aitor Rementegia izan zen (1:30:50); bigarrena Mikel Cenoz (1:41:20) eta hirugarrena Clemente Suhas (1:46:00).