Pentekoste Eguna ospatuko dute Dantxarinean maiatzaren 21ean

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko mai. 18a, 11:03
Ttikienek ere izanen dute ongi pasatzeko aukera Pentekoste egunean.

1.500 euroko txekea erabiliko du astelehenean Sarako Mirentxu Ainciart-ek, Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak egindako promozioko irabazleak

Dantxarineko Pentekoste Eguna ospatuko dute  maiatzaren 21ean, astelehenarekin. Munduko Bigarren Gerraren ondotik mugak itxiak egon ziren urteetan zehar, Pentekoste egunean bakarrik irekitzen ziren, egun hau besta bihurtuz mugaren bi aldetako jendearentzat. Baina orain dela 30 bat urte ospatzeari utzi zioten. Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkarteak besta hau berreskuratu du azken urteotan eta zortzigarren edizioa beteko du. Txomin Iribarren Urdazubiko alkate-ordeak eman du egitarauaren berri.

 

Egunean bertan 1.500 euroko txekea emanen zaio Dantxarineko Ostalaritza eta Merkataritza Elkartearen promozioko irabazleari. Asteazkenean egindako aurkezpenean atera zuten zenbaki sariduna eta Sarako Mirentxu Ainciart-i egokitu zaio, Benta Pacon eskuratutako txartel batekin. Auto deskapotable batean ibiliko da Mirentxu bentaz benta.

 

Egitaraua

10:00etan Puzgarriak, musika eta zezen mekanikoa.

11:00etan Urdazubi eta Zugarramurdko dantxariak. Ordu berean, 1.500 euroko txekearen irabazlearen ibilbidearen hasiera.

12:00etan Sagardo txotxa eta txorixo pintxoa doan.

12:00etan Herri Kirolak Larretxea anaiekin.

14:00etan bestaren bukaera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun