Museoen Nazioarteko Egunaren harira, Sorginen Museoak 'Oro' erakusketa eta 'Itzalean sortzen' proiektua inauguratuko ditu

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 17a, 09:12
Sorginen Museoko sabaian izanen da inaugurazioa

Maiatzaren 19an, 19:00etan, Sorginen Museoko sabaian

Maiatzaren 18an Museoen Nazioarteko Eguna ospatuko da. Hori horrela, biharamunerako, hilaren 19rako, Sorginen Museoak, Agurtzane Anduetzaren laguntzaz, ekitaldi bereziak antolatu ditu. Zehazki, Anduetzaren Oro erakusketa finkoa eta Itzalean sortzen sormen aktiboa oinarri duen proiektua inauguratuko dituzte. Inaugurazioa 19:00etan izanen da, Sorginen Museoko sabaian.

 

Informazio gehiago nahi duenak hemen eskuratu ahal izanen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun