Igandean 11:30ean ikastolatik abiatuko den kalejira Saran’Garekin hasiko dute eguna. Ondotik, ikastolako ttikiek kantaldia eskainiko dute, plazan. Eguerdian, 12:30ean, kupelak ireki eta ‘txotx!’ egiteko tenorea izanen dute. Ordubeteren buruan, sagardotegiko bazkaria izanen dute kiroldegian, Saran’gak alaitua. Segidan, 14:30ean, haurrentzat joko eta puzgarriak izanen dituzte. Eguna dantzaldiarekin borobilduko dute, Xutik taldea eta Bull DJarekin.
Bazkarira joan nahi dutenek txartelak Herriko Etxeko Edantegian erosten ahalko dituzte. Helduenak 23 eurotan eta haurrenak 6 eurotan daude. Txartelen atxikitzeko, berriz, 06 60916863 telefonora deitu behar da. Bertzalde, eguerdian, basoa hiru euro ordainduta, kupeleko sagarnoa nahi adina edateko aukera izanen da.