Bera, Zugarramurdi, Urdazubi, Ainhoa, Etxalar eta Sarako herritarrek kultura, kirola eta gastronomia nahasiko dituzten hamabi probetan parte hartuko dute: bertsolaritza, pilota, dantza, korrika, egur pilatzea, sukaldaritza, orga, musa, arpana, kultur Quizz, txirrindularitza, sokatira... Herri bakoitzetik 40-60 bat parte-hartzaile izanen dira. Egun osoan jatekoa, edatekoa eta musika izanen dira.
Gauez ere besta
Eguna borobiltzeko, afari herrikoia ere eginen dute plazan. Afaria Los Botxerosek alaitua eginen dute. Ondotik, Tiry & Terry DJa ariko da. Afarirako txartelak sei herrietan erosten ahalko dira, 17 eurotan.