Ortzegun arratseko bederatzietan hasita, elizan
Sarako Erlauntza abesbatzak kantaldia eskainiko du apirilaren 19an herriko elizan. Duela sei bat urte sortua da abesbatza eta hogei bat gizonezko eta emakumezkok kantatzen dute Claude Lafitteren zuzendaritzapean. Saran ez ezik, bertze herrietan ere eskaini izan dituzte kantaldiak, baina aldi honetan etxean ariko dira eta euskal kantak kantatuko dituzte. Emanaldia 21:00etan hasiko da eta sartzea bortz eurotan izanen da. Hala ere, 15 urtetik beheitikoek urririk izanen dute.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.