Bigarren Hiruka'ntuz eginen dute larunbat honetan Senperen

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko apirilaren 11

Iparraldeko hiru herrialdeetako bigarren kantu-bazkaria Tarrapatan elkarteak antolatu du eta Senpereko Ibarrun auzoko Inharria gelan eginen dute. Bazkal aitzinetik, zintzur bustitzea ere eginen dute 12:00etan eta bazkalondoa denei irekia izanen da.

Iparraldeko hiru herrialdeetako kantuak partekatu eta elkar ezagutzeko helburuarekin, 2016an egin zuten lehenbiziko aldiz Hiruka'ntuz jaialdia, eta biziki arrakastatsua izan zen, 300 euskal kantuzale elkartu baitziren. Zuberotik autobus bat joan zen eta Baigorri eta Garazi aldetik ere aunitz hurbildu ziren. Hala ere, hegoaldeko kantariei ere irekia dela azpimarratu nahi izan dute antolatzaileek.

Kantu-bazkariaren prezioa 30 eurokoa izanen da, eta horrekin, liburua, zintzur bustitzea (12:00etan), bazkaria (14:00etan) eta kopa sartuko dira. Erreserbatzeko 06 83 82 98 34 zenbakirat deitu behar da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun